- Lekua
- Pasaia, Gipuzkoa
- Urtea
- 2026
- Mota
- Lan profesionala · RAZ
Azalpena
RAZ estudioan lan egiten nuen garaian, Pasaiako lau auzoak dronearekin eskaneatu nituen, erresoluzio oso altuko ortofotoak lortzeko eta, batez ere, une zehatz batekoak. Helburua aparkalekuen erabilera aztertzea zen.
Pasaiako lau auzoak (Antxo, Trintxerpe, San Pedro eta San Juan) dronearekin eskaneatu nituen. Eskaneatze bakoitzetik ortofoto bat ateratzen da: goitik ikusitako irudi bat, perspektibarik gabea, eta autoak banan-banan ikusteko adinako erresoluzioa duena.
Ortofotoa ez da argazki arrunt bat: une jakin bateko irudia da, eta bertan aparkalekuak, kaleak eta eraikinak eskala berean neurtu daitezke. Horregatik balio du aparkalekuen erabilera aztertzeko: une horretan zenbat auto zeuden eta non, zehatz-mehatz ikus daiteke.
Helburua egun eta ordu ezberdinetan aparkalekuen erabilera alderatzea zen, gero mugikortasun-plana egiterakoan informazio zehatza izateko. Hemen auzo bakoitzaren ortofotoa ikus daiteke: zoom eginda, autoen mailaraino hurbil zaitezke.
Xehetasunak







«Infernuraino, euskal kulturaz hitz egitera joango banintz.»gartzeazaldua@gmail.com




