Gartzea Zaldua

Lamina 03 · Enkarguak eta argazki-serieak

Argazkilaritza

Enkarguak eta lan pertsonalak: kirola, musika-taldeak, arkitektura eta paisaia.

Bi modutara lantzen dut argazkilaritza. Enkarguz, kirol-elkarteek, musika-taldeek, arkitektura-estudioek eta eskolek beren ekitaldiak, kideak, obrak edo ingurua jasotzeko eskatzen didate, eta argazki nahiz bideo laburrak ematen dizkiet. Neure kabuz, berriz, inork eskatu gabe erretratatzen ditut ondarea, bidaiak, paisaia eta herriko jaiak. Arkitekturak irakatsi dit begiratzen, eta begirada bera darabilt bietan.

Instagram
@kuntzaz

Enkargu bat eskatu ↓

Fraisoro Eskola

Bezeroentzako lanak7 enkargu

Enkarguak

Norbaitek eskatu, eta nik kontatu.

Kirol-elkarte batek, gaztetxe batek, herri bateko olinpiaden antolatzaileek, musika-talde batek, arkitektura-estudio batek eta lanbide-heziketako eskola batek jo dute niregana orain arte. Askotariko lanak izan dira: lasterketa bat hasieratik amaierara jarraitzea, gaztetxeko ekitaldi bat jasotzea, herri-jokoen azken proba erretratatzea, musika-talde bat dokumentatzea, obra baten bilakaera jarraitzea edota eskola bat goitik erakustea. Lan bakoitzean ageri da nork egin zuen enkargua, zer behar zuen eta zer dagoen ikusgai: argazkiak eta, behar denean, sare sozialetarako bideoak.

  1. 01Dron planoak

    Fraisoro Eskola

    Bezeroa
    Fraisoro Eskola
    Eskaera
    Eskolaren dron planoak, sare sozialetan erabiltzeko.
    Lekua
    Zizurkil
    Data
    2026ko azaroa

    Ikusi lana →

  2. 02Mendi-lasterketa

    Argitxo Trail

    Bezeroa
    Kontrakantxa gaztetxea
    Eskaera
    Lasterketaren argazkiak, irteeratik helmugara, eta laburpen-bideoa.
    Lekua
    Santa Barbara, Hernani
    Data
    2026ko urriaren 24a

    Bideoa 1:18Ikusi lana →

  3. 03Herri-lasterketa

    Azeri Bila

    Bezeroa
    C.D. Hernani
    Eskaera
    Lasterketa osoaren argazki-erreportajea, lurretik eta airetik, eta laburpen-bideoa.
    Lekua
    Hernani
    Data
    2026ko ekainaren 20a

    Bideoa 1:26Ikusi lana →

  4. 04Azken proba

    Urnietako Olinpiadak

    Bezeroa
    Olinpiaden antolatzaileak
    Eskaera
    Azken probaren argazkiak, lurretik eta airetik.
    Lekua
    Urnieta
    Data
    2026ko maiatzaren 29a

    Ikusi lana →

  5. 05Musika-taldearen argazkiak

    Red Flag

    Bezeroa
    Red Flag (musika-taldea)
    Eskaera
    Taldearen erretratuak, promoziorako.
    Data
    2026ko maiatzaren 1a

    Ikusi lana →

  6. 06Negutegi-pabiloiaren muntaia

    Arkitetak

    Bezeroa
    Arkitetak taldea
    Eskaera
    Pabiloiaren muntaiaren erreportajea, lurretik eta airetik, eta bideo bat.
    Lekua
    Donostia
    Data
    2025eko urria

    Bideoa 1:53Ikusi lana →

  7. 07Mendi lasterketa herrikoaLaster

    Poxta Trail

    Bezeroa
    Poxta Zahar
    Eskaera
    Lasterketaren argazkiak, irteeratik helmugara.
    Lekua
    Urnieta
    Data
    2027ko martxoaren 20a

    Ikusi lana →

Neure kabuz5 serie

Lan pertsonalak

Inork eskatu gabe.

Enkarguen artean, neure gaiak lantzen jarraitzen dut: ondarea eta bidaiak, paisaia eta herriko jokoak. Hemen probatzen dut, hemen ikasten dut, eta hemendik dator enkarguetan erabiltzen dudan begirada.

01 / 04Serie bat

Kirolak

Errepikatzen ez den unea.

Eraikina geldirik dago, eta itxaron egiten dizu; korrikalariak ez. Kirolean segundo bakarra dago argazkia ateratzeko, eta horixe da gustatzen zaidana: aurreikusi, kokatu eta asmatu. Lasterketak enkarguz ere egiten ditut (ikus goian); neure kabuz, Hernaniko Gazte Olinpiadak jarraitu ditut, probaz proba, argazkiekin eta bideoekin.

  1. Gazte Olinpiadak
    Gazte Olinpiadak08Hernani · 2026

02 / 042 serie

Arkitektura

Harria, argia eta denbora.

Eraikinei ateratzen dizkiet argazki gehien, eta haien artean ondareari: elizak, jauregiak, baserriak, kale zaharretako fatxadak. Askotan eskaneatzen ditudan eraikin berak dira; kamerarekin, ordea, ez dut neurtzen, begiratu egiten dut: nola erortzen den argia harriaren gainean, zer dagoen oraindik zutik eta zer ari den desagertzen. Bidaietan gauza bera egiten dut beste herrialde batzuetako arkitekturarekin.

  1. Ondarea
    Ondarea09Euskal Herria
  2. Bidaiak
    Bidaiak10Munduan zehar

03 / 04Serie bat

Paisaia

Lurraldea, urrutitik eta gertutik.

Eraikinen inguruan dagoenari ere begiratzen diot: basoak, mendi-bideak, ibaiak. Batzuetan oinez, kamera eskuan; besteetan dronearekin, goitik, lurraldearen marrazkia ikusteko. Paisaia ez da atzealde hutsa: hura ere norbaitek egina da, belaunaldiz belaunaldi.

  1. Basoak, mendiak eta ibaiak
    Basoak, mendiak eta ibaiak11Euskal Herria

04 / 04Serie bat

Dokumentala

Laister.

Laister.

  1. Laister
    Laister12Hernani, Gipuzkoa · 2026

Nola begiratzen dudan

Lau ohitura, gaia edozein dela ere.

  1. 01

    Geometria lehenik

    Enkoadraketa plano bat bezala antolatzen dut: ardatzak, simetriak, erritmoak. Arkitekturatik datorkit, eta kirolean ere bilatzen dut.

  2. 02

    Lurretik eta airetik

    Kamera eskuan eta dronea airean. Ikuspuntua aldatzeak gauza bera beste modu batera ulertzen laguntzen du.

  3. 03

    Kolorea, behar denean

    Formak agintzen duenean, zuri-beltza; argiak edo giroak agintzen duenean, kolorea. Argazki bakoitzak eskatzen du berea.

  4. 04

    Itxaron eta asmatu

    Eraikinean argiari itxaroten zaio; lasterketan, uneari. Bietan, garaiz iritsi eta lekua aukeratzea da lanaren erdia.

Zerbitzuak

Zer egin dezakedan zuretzat.

  1. 01

    Kirol-ekitaldiak

    Lasterketak, txapelketak eta herriko probak: irteeratik helmugara, kirolariak eta giroa, eta sare sozialetarako bideo laburra.

    Adibideak: Poxta Trail, Argitxo Trail, Azeri Bila, Urnietako Olinpiadak, Gazte Olinpiadak

  2. 02

    Taldeak eta erretratuak

    Musika-taldeak, elkarteak eta lantaldeak: promoziorako erretratuak, taldearen izaerarekin bat datozen lekuetan.

    Adibideak: Red Flag

  3. 03

    Arkitektura eta obrak

    Eraikinak, ondarea eta muntaiak: obraren prozesua hasieratik amaierara, eta emaitza argi onenean.

    Adibideak: Arkitetak, Ondarea, Bidaiak

  4. 04

    Airetiko irudiak

    Dronearekin, goitik: ibilbide baten, eraikin baten edo ekitaldi baten marrazkia, lurretik ikusten ez dena.

    Adibideak: Fraisoro Eskola, Azeri Bila, Arkitetak, Paisaia

  5. 05

    Bideo laburrak

    Ekitaldiaren laburpena formatu bertikalean (9:16), Instagramen eta beste sareetan argitaratzeko prest.

    Adibideak: Azeri Bila, Argitxo Trail, Arkitetak

  6. Beste zerbait buruan?

    Kontatu zer behar duzun, eta elkarrekin pentsatuko dugu nola egin.

    Idatzi ↗

Nola egiten dugu

  1. 01

    Idatzi zer behar duzun: zer, non eta noiz.

  2. 02

    Proposamen bat eta aurrekontua bidaltzen dizkizut.

  3. 03

    Argazkiak atera, editatu eta adostutako epean ematen ditut.

Argazki gehiago Instagramen

@kuntzaz ↗
«Infernuraino, euskal kulturaz hitz egitera joango banintz.»
— Jose Migel Barandiaran
Hitz egin dezagun↗

gartzeazaldua@gmail.com