Gartzea Zaldua · Hernani
Nor naiz
Arkitekturaren eta teknologia berrien arteko mugan lan egiten dut: mundu fisikoa eta digitala lotzen ditut, ondarearen dokumentazioa eta kontserbazioa ardatz hartuta.
- Bizilekua
- Hernani, alde zaharra
- Ikasketak
- Arkitekturaren Oinarrietako Gradua, UPV/EHU · 2022–2027
- Orain
- 3D modelatzailea, Isuuru Arquitectos · Gaur8-ko zutabegilea
- Tresnak
- Blender · AutoCAD · Agisoft Metashape

Hernaniko alde zaharrean bizi naiz, eta horrek zeresan handia izan du ondarearekiko, haren zaintzarekiko eta digitalizazioarekiko dudan grinan.
UPV/EHUn arkitektura ikasten dut. Ikasketekin batera, ondarea digitalizatzen dut: eraikinak neurtzen ditut fotogrametriaz, lurrekoa zein dron bidezkoa, eta ereduak hiru dimentsiotan gordetzen ditut.
Gorabilaz da lan horretarako nire esparru propioa; gainerakoan, ikerketa-talde batean eta estudio batean aritzen naiz lanean: planimetria zehatzetik hiri-analisirako eskala handiko ereduetaraino.
Argazkiak ere ateratzen ditut, enkarguz zein neure kabuz: lasterketak eta herriko jaiak, musika-taldeak, obren muntaiak, ondarea eta paisaia. Dronearekin, behar denean, goitik.
Eta idazten dut. Hilean behin, Gaur8-n, arkitekturaz, hiriaz eta ondareaz, arkitekturaz ezer ez dakitenentzat ere.
Nire hitzetan
Memoriarik gabe ez dago herririk.
- 01
Ondarea
Ondarearekiko interesa euskal nortasunetik datorkit. Eraikinak gure historiaren lekuko dira, eta merezi dute haien istorioak ezagutzea. Ondarea herri baten memoria da, eta memoria hori gabe ez dago ez auzo txikirik, ezta Euskal Herririk ere. Nire herrikide Lurdes Iriondo urnietarrak esan zuen bezala: «Beste esku batzuek jasoko dute gure lana; ez gera alferrik pasako.»
- 02
Eskaneatzea
Eraikinak 3Dn eskaneatzea memoria hori zaindu eta aztertzeko modu bat da. Garai batean argazkia eta marrazkia ziren ondarea jasotzeko biderik eraginkorrenak; gaur egun, ordea, teknologia berriek aukera askoz zehatzagoak ematen dituzte. 3D eredu batek eraikina bere osotasunean ikusteko balio du, dagoen-dagoenean, bere inperfekzio guztiekin.
- 03
Argazkilaritza
Argazkilaritzarekiko zaletasuna bidaietan piztu zitzaidan, bisitatzen nituen tokiak erretratatuz. Gerora, kamera neure ingurura bideratu nuen: egunero ikusi arren oharkabean pasatzen zaizkigun espazioetara, haien xarma isila harrapatzeko. Gure ingurua ulertu eta jasotzeko beste modu bat da hori ere.
Zer egiten dudan
Lan egiteko bost modu, begirada bakarra.
- 01
Ondarea →
Lurretik eta drone bidez egindako fotogrametria, ondarea digitalizatzeko: jauregi historikoen planimetria zehatzetik hiri-analisirako eskala handiko ereduetaraino.
- 02
Fabrikazio digitala
CNC fresagailuak, laser bidezko mozketa eta 3D inprimagailuak: ideiak prototipo eta maketa fisiko bihurtzeko.
- 03
Adierazpen grafikoa
Planoak, diagramak eta renderrak: datu tekniko konplexuak material ulergarri eta estetiko bihurtzeko, argitalpen akademikoetarako zein erakusketetarako.
- 04
Argazkilaritza →
Enkarguak eta serie pertsonalak: kirol-ekitaldiak, musika-taldeak, arkitektura eta paisaia; lurretik zein airetik, argazkiz nahiz bideo laburrez.
- 05
Idazketa →
Hilean behin, GARAko Gaur8 gehigarrian, arkitekturaz, hiriaz eta ondareaz; gai horietan adituak ez direnentzat ere.
Ibilbidea
Lana, ikerketa eta ikasketak. Berriena lehenik.
orain
3D modelatzailea ↗
Isuuru Arquitectos · Praktikak · Donostia
Estudioaren proiektuen renderrak egiten ditut.
orain
Arkitektura-kritikaria ↗
GARA · Gaur8 · Lanaldi partziala
Hileroko iritzi-zutabea («Begiradak»): arkitektura, hiria eta ondarea.
Idazketa →2026/10
Laguntzailea ↗
RAZ · Lanaldi partziala · Hibridoa · Donostia
Planoak, 3D renderrak eta fotogrametria, mugikortasun-gaietan.
2025/12
Ikerketa-beka · Ondare-altxaera eta fotogrametria
UPV/EHU · Urrutitik
Daniel Luengasen proiektua: Euskadiko Goi Erdi Aroko jauregi eta dorretxeen azterketa tipologikoa. Eraikin historikoen bereizmen handiko eskaneatzea (lurrekoa eta airekoa), puntu-hodeien prozesamendua ortofotoak lortzeko eta altxaera zehatzen egitea.
2025/12
FabLab-eko beka
UPV/EHU · Arkitektura Eskola · Donostia
Laborategiko laguntza teknikoa: fitxategi digitalak prestatzeko aholkularitza, eta laser-mozketako, CNC eta 3D inprimaketako (FDM) ekipoen erabilera eta mantentze-lanak.
2025/10
Ikerketa-beka · Fotogrametria eta 3D
UPV/EHU · Urrutitik
Aritz Diez Oronoz eta Ezequiel Collantesen «Auzo Bizigarriak» proiekturako, Euskadiko hedapen suburbanoa aztertzen duen ikerketa-taldearekin: hiru udalerriren eskaneatze fotogrametrikoa, ikerketa-liburu akademiko baterako renderrak eta erakusketa publiko baterako maketak, 3D inprimagailuz eginak.
Ikasketak
2027/07
Arkitekturaren Oinarrietako Gradua
UPV/EHU · Donostia
Tresnak eta teknikak
Norberaren kontura, noizbehinka
Fotogrametrista
Eraikinen, armarrien eta herrien eskaneatzea eta renderizazioa, Agisoft Metashape eta Blender erabiliz.
Gorabilaz →3D modelatzailea
3D ereduak eta renderrak, noizbehinkako lan autonomo gisa.
- Fotogrametria
- Agisoft Metashape
- Blender
- AutoCAD
- 3D renderizazioa
- Fabrikazio digitala
- 3D inprimaketa
- Laser bidezko mozketa
- CNC fresatzea
«Infernuraino, euskal kulturaz hitz egitera joango banintz.»