Gartzea Zaldua

3D eskaneatzea

Gorabilaz

Arkitektura ondarearen digitalizazioa

Eraikinak, armarriak, baserriak eta herri osoak, fotogrametriaz neurtuak eta 3D eredu bihurtuak.

Enkargu bat eskatu ↗

Enkarguak
2 ikerketa · 12 eskaneatze
Lan pertsonalak
7 eskaneatze
Teknika
Fotogrametria
Tresnak
Dronea eta kamera
Instagram
@gorabilaz

Ikerketetarako lanak2 ikerketa · 12 eskaneatze

Enkarguak

Norbaitek eskatu, eta nik neurtu.

Bi ikerketatarako eskaneatu ditut eraikinak eta herriak: Daniel Luengasen jauretxeen ikerketarako, eta Aritz Diez Oronoz eta Ezequiel Collantesen Auzo Bizigarriak proiekturako. Lan bakoitzean ageri dira nork eskatu zuen, zer eskatu zuen eta zer eskaneatu den.

01Ikerketa

Erdi Aroko jauretxeak

Daniel Luengasek jauretxeak ikertzen ditu, eta eraikin hauen eskaneatzea eskatu zidan. Eraikin bakoitzaren argazkiak dronearekin eta kamerarekin ateratzen ditut, fotogrametriaz neurtu eta 3D eredu bihurtzen dut. Hamasei eraikin dira: hiru amaituta daude, sei lehen renderrekin ikus daitezke, eta zazpi laster iritsiko dira.

Bezeroa
Daniel Luengas
Eskaera
Jauretxeei buruzko ikerketarako eraikinen 3D eskaneatzeak.
Eraikinak
16 · 3 amaituta · 6 lehen renderrekin · 7 laster
Data
2025eko azaroa – 2026ko apirila
Beroizenea BeroizeneaHernani Kale Nagusia 13 Kale Nagusia 13Hernani Ereñotzu baserria Ereñotzu baserriaHernani
Eguino etxeaEguino etxeaHernani
IsturitzaIsturitzaBeasain
LarreaLarreaVillabona
Luzea dorretxeaLuzea dorretxeaZarautz
Kale Nagusia 18Kale Nagusia 18Hernani
PortalondoPortalondoHernani
IgartzaBeasain · Laster
MurgiaAstigarraga · Laster
Zarautz dorretxeaZarautz · Laster
MorrontxoErrenteria · Laster
Eliz 1Errenteria · Laster
Beloaga gazteluaOiartzun · Laster
Narros jauregiaZarautz · Laster

02Ikerketa

Auzo Bizigarriak

Aritz Diez Oronoz eta Ezequiel Collantesen Auzo Bizigarriak ikerketarako hiru herri eskaneatu ditut dronearekin: Olaberria (Gipuzkoa), Durana (Araba) eta Muxika (Bizkaia). Herri bakoitza fotogrametriaz neurtu eta aireko ikuspegiko 3D eredu bihurtu dut.

Bezeroa
Aritz Diez Oronoz eta Ezequiel Collantes
Eskaera
Hiru herriren eskaneatzea dronearekin, Auzo Bizigarriak ikerketarako.
Lekua
Gipuzkoa, Araba eta Bizkaia
Data
2025–2026

Neure kabuz7 eskaneatze

Lan pertsonalak

Inork eskatu gabe.

Hernaniko ondarea eta Loiolako Santutegia, inork eskatu gabe eskaneatuak. Hemen probatzen eta ikasten dut; hemendik dator enkarguetan erabiltzen dudan metodoa.

Zer da Gorabilaz?

«“Saroiak” diogunean, gauza materialez […] bakarrik ez gara ari, giza-antolaketaz, neurri-arauez (gorabila, gizabetea, hamalau-oina…), eta, batez ere, eskubideez ari garelako.»Luis Mari Zaldua Etxabe, Saroiak eta kortak

Gorabila, 13,72 metro inguruko luzera-neurria, Gipuzkoan erabiltzen zen saroien mugak zehazteko. Neurriaz harago, gure lurraldea antolatzeko modu baten lekuko da; gure paisaian eta historian utzitako aztarna.

Gorabilaz gure nortasunaren muina den arkitektura ondarea digitalizatzeko proiektua da: saroiak, eraikinak, herriak… Gure historiaren eta paisaiaren lekuko direnak zaintzea du helburu.

Artxiboko mapa
Artxiboko mapa
Airetiko ikuspegia
Airetiko ikuspegia
Ereñotzu, geruzaz geruza
Ereñotzu, geruzaz geruza

Geruzak

Eskaneatze bakoitza geruzaka aurkezten da, irudi bera modu ezberdinetan irakurtzeko.

  • Forma

    Sare digitala, lan-ingurunean ikusten den bezala.

  • Argia

    Eredua kolorerik gabe. Argiak forma eta xehetasuna agerian uzten ditu.

  • Kolorea

    Argazkietatik ateratako kolorea, 3D ereduaren gainean.

Jarraitu prozesua Instagramen

@gorabilaz ↗
«Infernuraino, euskal kulturaz hitz egitera joango banintz.»
— Jose Migel Barandiaran
Hitz egin dezagun↗

gartzeazaldua@gmail.com