Gartzea Zaldua

← Arkitektura03 / 09

Porturako geologia berri bat

Getaria, Gipuzkoa

Lekua
Getaria, Gipuzkoa
Urtea
2026
Mota
Ikasketa-proiektua · Proiektuak VIII
Taldea
Naroa Altuna, Izade Aurtenetxe, Naia Iturbe eta Gartzea Zaldua (Arrakala eta Arroka) · Gartzea Zaldua (Arroila)
Porturako geologia berri bat
Irud. 01Nautikoa · ikuspegi orokorra

Azalpena

Getariako portua, herriaren bihotz ekonomiko eta soziala izandakoa, oso hondatuta dago. Hiru eraikinetan egindako hiru esku-hartzek berriro lotzen dute herriarekin, itsas izaera galdu gabe.

Lehen ariketan, lau lagunen taldean, Tintalekua eta Nautikoa landu genituen; bigarrenean, bakarka, Kofradiaren eraikina. Hasieran portu eta kai osoa aztertu genuen: argia ordu desberdinetan, mareen eragina, kota-aldeak, errepidearen presentzia kaian, portuko jarduera eta ontzi-kopurua. Ondorioa garbia zen: kaiaren izaera historikoa berreskuratu behar da, autoak murriztu eta oinezkoei lehentasuna eman, espazio publiko jarraituago bat sortzeko.

Hiru helburuk gidatzen dute multzoa: hiri-konektagarritasuna (portuaren eta herriaren arteko muga fisikoak hautsi, irisgarritasuna bermatuz), ondarearen balioestea (industria- eta itsas arkitekturaren identitatea errespetatu, materialtasun garaikide batekin) eta jasangarritasuna (eraikin hondatuak ez eraitsi, egiturak berrerabili).

«Geologia» hitza ez da kasualitatea: eraikin isolatuak jarri beharrean, Getariako portuko paisaiaren, harkaitzaren eta labarraren luzapen gisa jokatzen duten forma eta espazio bolumetrikoak proposatzen dira. Hortik datoz hiru izenak: Arrakala, Arroka eta Arroila.

Getariako porturako geologia berri bat

01TintalekuaTaldean

Arrakala

Eskeleto historikoa

Getariako eraikin bat birgaitzeari ekiten diogu, herriaren eta portuaren jarduerarekin zuzenean lotutako ekipamendu publiko berri bat sortzeko. Jatorrizko egitura «eskeleto» gisa mantentzen da, eta haren barruan, hormigoi biluzi historikoaren artean, modulu garaikideak txertatzen dira: iraganaren eta erabilera berrien arteko elkarrizketa.

Argia da ardatza. Lehendik zegoen zulo bat handitu eta komunikazio-nukleo bat jarri genuen bertan, erlazio bertikalak indartuz; beste muturrean bigarren argi-sarrera bat ireki genuen, barrualdea etengabe argitzeko. Beheko solairua eta estalkia harmailez lotzen dira, ibilbide publiko bertikal bat osatuz; instalazioak banda bertikal koherenteetan antolatzen dira, planta argi eta malgua lortzeko, eta erdian patio polibalente bat dago, gune sozialaren bihotz.

Eraikinak hiri-konektore lana ere egiten du: herriaren eta portuaren arteko desnibel handia gainditzen du, kanpoko eta barruko zirkulazioen bidez (igogailua eta eskailerak barne), bi aldeak irisgarri lotuz. Itsas mailan, portuko jarduerari lotutako ontzi txikien biltegia eta tailerra; tarteko solairuetan, herriko elkarteentzako gelak; goiko mailan, herriari eta ikuspegiei irekitako taberna eta elkarte gastronomikoa.

Programam²

0. solairua

  • Ontzi-biltegia121,60
  • Tailerra11,30
  • Biltegia24,80
  • Aldagelak38,70
  • Espazio polibalentea365,60

1. solairua

  • Sukalde pedagogikoa87,80
  • Tailerra43,40
  • Komunak11,80
  • Ikasgela37,10
  • Espazio polibalentea170,09
  • Terraza160,10

2. solairua

  • Sukaldea12,60
  • Biltegia10,30
  • Komunak15,70
  • Taberna37,10
  • Espazio polibalentea170,09
  • Terraza160,10

02NautikoaTaldean

Arroka

Egitura eta topografia

Nautikoaren berrikuntza sakona da. Jatorrizko egituraren zati handi bat mantentzen da, baina barruko banaketak eta jatorrizko fatxada guztiz kentzen dira, eraikinari interpretazio propioa emateko. Ez da soilik zaharberritzea: eraikina dagoen mendi-hegala induskatu da luzapen bat eraikitzeko, eta arkitektura topografiaren barruan txertatzen da, lurpeko bi solairu berrirekin.

Kalearen mailarekin topaketa leuntzeko, altuera desberdinetako terraza-sekuentzia bat sortzen da. Mailakatzeak bolumen angeluzuzen zurruna hausten du eta ondoko espigoiko harriei eta muino harritsuari keinu egiten die, paisaiarekin hitz eginez; funtzionalki, espazio publiko ireki berri bat eskaintzen du. Forma geometriko eta integratu horiek ematen diote izena proiektuari: Arroka.

Argiarekin eta gardentasunarekin jokatzen da: jatorrizko hormigoia ikusgai geratzen da, metalezko baranda arinekin, beirazko itxitura zabalekin eta barruko tabikeetarako azetato-panelekin batera. Jarraitutasun bisuala eta argi naturala txoko guztietara iristen da, barrua eta kanpoa lausotuz. Programak ikerketa eta dibulgazioa uztartzen ditu: jatorrizko eraikinean itsas zientzien eta berrikuntzaren laborategiak, eta Arroka terrazetan itsasoaren interpretazio-zentroa, hitzaldi-gela eta portuari begira irekitako taberna.

Programam²

Behe solairua

  • Harrera eta informazio-gunea106
  • Itsas inguruneen interpretazio-zentroa160

1. solairua

  • Espazio polibalentea / konferentziak146
  • Taberna137

2. solairua

  • Logistika zientifikoa109
  • Instalazioak35
  • Zerbitzu orokorrak143
  • Laborategiak190

3. solairua

  • Gela polibalenteak128
  • Administrazioa eta kudeaketa100
  • Laborategiak66
  • Terraza124

03KofradiaBakarka

Arroila

Eskola eta hiri-plazak

Helburu nagusia Getariako ondare historikoa eta hiri-behar modernoak uztartzea da: memoria kolektiboa errespetatzen duen espazio publiko eta hezitzaile berri bat txertatu, herriaren eta portuaren arteko harremana hobetuz. Jatorrizko egituraren zati handiena eta fatxada nagusia mantentzen dira; barruko zatiak hustu egiten dira, eta horrela sortzen da Arroila: eraikina goitik behera zeharkatzen duen hutsune handia. Jatorrizko fatxada eszenografia gisa geratzen da, isolatuta, bere monumentaltasuna nabarmenduz eta barrualdeari argia eta dramatismoa emanez.

Portuaren eta goiko kaleen arteko desnibela erronka da oinezkoentzat, eta eraikina bera da kotak lotzen dituena. Fatxadatik zintzilik dauden kanpoko eskailerek «kale bertikal» bat osatzen dute: egunaren 24 orduetan publikoak eta irekiak dira, eskola edo liburutegia itxita egon arren, eta bista-puntu sekuentzialak sortzen dituzte. Lehen solairuko plaza estaldua iragazki gisa dabil: hiri-fluxuak jaso eta behera, liburutegira, edo gora, eskolara, banatzen ditu. Gainean, estalkiko plaza itsasoari begira irekitako balkoi handia da, lehen arrantza-jarduera egiten zen tokian.

Egiturak eta materialek ere memoriari erantzuten diote. Jatorrizko hormigoizko egitura gehienbat mantentzen da, eta eraikuntza berria haren logikatik garatzen da, gaur egungo eskola-estandarretara iritsiz eta ingurumen-eragina minimizatuz. Kanpoko eskailerak eta galeriak altzairuzkoak dira, aluminiozko tramex zoruekin: arinak, seguruak eta argia uzten dutenak. Egurra tokiko pinudietatik dator (Urumeako Zilegimendietan landatutakoak): leihoetarako, hormen akabeterako eta altzarietarako; barruko zoruak terrazo-lauzazkoak dira (60×60). Marrazkietan gorriak berria adierazten du, beltzak lehendik zegoena eta grisak testuingurua.

Programam²

0. solairua · Sotoa

  • Liburutegi publikoa500
  • Gela polibalenteak220
  • Administrazio-bulegoak215
  • Jantokia270

1. solairua · Plaza eta arroila

  • Plaza estaldua / arkupea630
  • Edozein erabilerara egokitzen den bolumen erdi-irekia430

2. solairua · Eskola

  • Sei ikasgela510

3. solairua · Eskola eta patioa

  • Sei ikasgela510
  • Jolastokia (estalkiko plazarekin lotua)540

4. solairua · Estalkia

  • Plaza publiko irekia900

Planoak

Arrakala

Kokapen planoa
Planoa 01Kokapen planoa
0. solairua
Planoa 020. solairua
2. solairua
Planoa 032. solairua
A-A', B-B' eta C-C' ebaketak
Planoa 04A-A', B-B' eta C-C' ebaketak
Ebaketa xehatua
Planoa 05Ebaketa xehatua

Arroka

Kokapen planoa
Planoa 06Kokapen planoa
A-A' eta B-B' ebaketak
Planoa 07A-A' eta B-B' ebaketak
Behe solairua
Planoa 08Behe solairua
2. solairua
Planoa 092. solairua
C-C' ebaketa
Planoa 10C-C' ebaketa

Arroila

Oin-planoak · 1:400
Planoa 11Oin-planoak · 1:400
Axonometria banatua
Planoa 12Axonometria banatua
Altxaera · 1:250
Planoa 13Altxaera · 1:250
Ebaketa · 1:50
Planoa 14Ebaketa · 1:50
Xehetasunak · 1:50
Planoa 15Xehetasunak · 1:50

Gurpila: zooma · arrastatu: mugitu
«Infernuraino, euskal kulturaz hitz egitera joango banintz.»
— Jose Migel Barandiaran
Hitz egin dezagun↗

gartzeazaldua@gmail.com