- Lekua
- Hondarribia, Gipuzkoa
- Urtea
- 2025
- Mota
- Ikasketa-proiektua · Proiektuak VI
- Taldea
- Eneko Ortiz, Estela Sanchez, Gartzea Zaldua

Azalpena
Zaharren egoitza bat Hondarribian, gaur Eroski baten aparkaleku den lursailean: klaustro baten inguruan antolatutako eraikinak, erdian patio-lorategi bat eta altuera desberdinetako estalkiak.
Proiektuak VI ikasgaian (2024/25, EHUko Arkitektura Eskola) Hondarribiko auzo berri bat eta bizitza kolektiboko etxebizitzak landu genituen. Hirutan egin genuen lan, Estela Sanchez eta Eneko Ortizekin, eta zaharren egoitza bat proposatu genuen gaur Eroski baten aparkaleku den lursailean, biribilgune baten ondoan.
Lursailak bere erronka du: gaur auzoko aparkaleku bat da, eta han eraikitzeak plazak kentzea dakar. Egoitzak aparkalekuaren tokia hartu du, eta kendutakoak ordezkatzeko, parzelaren alde batean aparkaleku-bloke txiki bat proiektatu dugu.
Proiektuaren erabakiak
- 01
Klaustroa
Eraikinaren lau aldeetatik hiru egoitza propiamente dira; laugarrena zerbitzu-eraikin txiki bat da, eta horrek ixten du klaustroa. Erdiko patioa, zuhaitzez, zurezko bankuez eta plaza batez osatua, multzoaren bihotza da.
- 02
Beheko solairu komuna
Egoitzaren beheko solairua erabilera komunetarako da: jantokiak eta sukaldeak, harrera eta komunak, patiora irekiak. Egoiliarrek egunero partekatzen dituzten espazioak lurrean daude, plazaren mailan.
- 03
Altuerekin jolastu
Bolumenak altuera desberdinetan igotzen dira, eta estalkiak maila ezberdinetan geratzen dira. Estalki baxuenean parke moduko bat sortu genuen: lorategi bat, zuhaitzekin, eraikinaren gainean.
- 04
Logela, etxebizitza txiki bat
Logela bakoitza etxebizitza txiki bat da: sarrera, egongela, logela, bainugela eta terraza, eskegitoki batekin. Tipologia hori errepikatzen da solairuetan zehar.
- 05
Aparkaleku-bloke bat
Egoitzak lursailaren aparkalekua kentzen duenez, parzelaren alde batean aparkaleku-bloke txiki bat egin dugu kendutako plazak ordezkatzeko.
Irudiak



Maketa


«Infernuraino, euskal kulturaz hitz egitera joango banintz.»gartzeazaldua@gmail.com