- Lekua
- Orio, Gipuzkoa
- Urtea
- 2025
- Mota
- Ikasketa-proiektua

Azalpena
Orion, gaur egun herriaren eta gainetik pasatzen den autobidearen artean dagoen eremuan, auzo berri bat proposatzen da: hutsune hori betetzeko eta herria itsasora gerturatzeko. Hemen, auzoaren kale nagusia.
Proiektuak V ikasgaiko lana da (2024/2025 ikasturtea, 2025eko urtarrilean entregatua). Auzoaren planteamendua taldeka egin zen, eta gero bakoitzak zati bat landu zuen. Niri auzoaren kale nagusia tokatu zitzaidan.
Kalea suge-formako bi eraikinek osatzen dute. Behe oinak merkataritza-lokalak eta portalak dira; hortik gora, hiru solairutan, etxebizitzak daude, bost tipologiatan banatuak. Aparkalekua eraikinen azpian dago eta eskailera-nukleoek igogailua dute.
Bi eraikinen arteko kalean berdegune bat proposatzen da, material ezberdinekin jokatuz eta kuadrikula batean antolatuz. Kalea ez da pasabide hutsa: egoteko eta elkartzeko lekua ere bada.
Proiektuaren erabakiak
- 01
Hutsune bat betetzea
Eremua herriaren eta gainetik pasatzen den autobidearen artean geratzen den hutsune bat da. Auzo berriak hutsune hori betetzen du eta herria itsasora gerturatzen du.
- 02
Taldean pentsatua, bakoitzak bere zatia
Auzoaren planteamendua taldeka egin zen. Gero bakoitzak zati bat garatu zuen; hemen azaltzen dena kale nagusia da.
- 03
Suge-formako bi eraikin
Kalea ez da zuzena: bi eraikin luzek osatzen dute, makurdura batzuekin, elkarren ondoan. Haien artean geratzen den tartea da kale nagusia.
- 04
Behe oinak kalera irekiak
Behe oinak merkataritza-lokalak eta portalak dira. Etxebizitzak goitik hasten dira, hiru solairutan, eta kalea bizirik mantentzen da.
- 05
Bost tipologia
Etxebizitzak bost tipologiatan banatzen dira: A eta B (100 m²) eta C, D eta E (77 m²). Eraikinen makurduretara egokitzen dira, eta ez dira guztiak berdinak.
- 06
Kalearen erdiko berdegunea
Bi eraikinen arteko kalean berdegune bat proposatzen da, kuadrikula batean oinarrituta eta material ezberdinekin jokatuz: zoladura, landaredia eta ertz altxatuak.
Irudiak
Auzoa eta kalea


«Infernuraino, euskal kulturaz hitz egitera joango banintz.»gartzeazaldua@gmail.com