Gartzea Zaldua

← ArgazkilaritzaEnkargua01 / 12

Fraisoro Eskola

Dron planoak

Bezeroa
Fraisoro Eskola
Eskaera
Eskolaren dron planoak, sare sozialetan erabiltzeko.
Lekua
Zizurkil
Data
2026ko azaroa
Eskola, arratsaldeko argitan
Eskola, arratsaldeko argitan

Seriea

Zizurkilgo lanbide-heziketako eskola goitik: eraikinak, baratzak, mintegiak, behiak eta basoa.

Fraisoro Eskola Zizurkilen dagoen lanbide-heziketako eskola da. Urtero irratian jartzen dituzte iragarkiak, baina sare sozialetan ere presentzia handiagoa nahi zuten, eta horretarako dron planoak eskatu zizkidaten.

Plano bakoitza toki bati eskaini nion: eskola eta bere ingurua, patioa, baratzak, mintegiak, behiak ikullu barruan eta kanpoan, eta eskolako basoa. Hegaldiak udazkenean egin ziren, eta basoaren eta mintegien koloreak ondo nabaritzen dira; droneak, gainera, lurretik ikusten ez den antolaketa erakusten du: ilarak, bideak, eraikinak eta lur-sailak elkarrekin.

Bideoak

  1. Eskola eta inguruak

    Eraikinak, herria eta mendiak, goitik.

  2. Patioa

    Fatxadatik hasi eta patio osora igotzen da.

  3. Baratzak

    Negutegiak, lur-zerrendak eta traktorea lanean.

  4. Mintegiak

    Landare-ilarak zuzen goitik.

  5. Behiak ikulluan

    Jan-hesiaren parean, begiz begi.

  6. Behiak larrean

    Bide kiribilaren ondoan, goitik.

  7. Eskolako basoa

    Udazkeneko koloreak, mendien azpian.

Antzeko lan bat behar duzu?

Kontatu zer, non eta noiz, eta proposamen bat bidaliko dizut.

Idatzi ↗Ikusi zerbitzuak →

«Infernuraino, euskal kulturaz hitz egitera joango banintz.»
— Jose Migel Barandiaran
Hitz egin dezagun↗

gartzeazaldua@gmail.com