Gartzea Zaldua

← ArgazkilaritzaEnkargua06 / 12

Arkitetak

Negutegi-pabiloiaren muntaia

Bezeroa
Arkitetak taldea
Eskaera
Pabiloiaren muntaiaren erreportajea, lurretik eta airetik, eta bideo bat.
Lekua
Donostia
Data
2025eko urria
Ekitaldia
Mugak/ 2025, Euskadiko Arkitektura Bienala
Lehen arkuak
Lehen arkuak

Seriea

Metalezko arkuak, lona zuri bat gainean eta mahai bat barruan: Arkitetak taldeak negutegi-pabiloi bat altxatu zuen Mugak/ 2025 bienalerako.

Arkitetak taldeak negutegi itxurako pabiloi bat eraiki zuen Mugak/ 2025 bienalaren barruan, Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren bosgarren edizioan (2025eko urriaren 9tik azaroaren 14ra). Donostian, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatearen aurreko belardian altxatu zuten: metalezko arkuekin hasi ziren, eta lona zuri batez estali zuten.

Arkitetak taldeak muntaia kontatzeko eskatu zidan, eta hasieratik amaierara jarraitu nuen: arkuak jasotzen, loturak estutzen, lona luzatzen eta, pabiloia amaituta, barruan jarritako mahaiaren inguruko solasaldia. Eskuz eta taldean egindako arkitektura da, eta horixe bilatu dut argazkietan: elkarri altxatzen laguntzea, hodiak eustea, lona batera tiratzea.

Dronearekin ere hartu nituen irudi batzuk, muntaia goitik ikusteko: belardi baten erdian, pixkanaka forma hartzen duen egitura txiki bat.

Bideoa · 1:53

Muntaia, laburtuta

Arkuetatik lonara, goitik eta lur mailatik.

Bideoko musika Lurdes Iriondoren «Ez gaude konforme» kanta da, eta ez da kasualitatea: 2025ean Lurdesen heriotzaren 20. urteurrena bete zen.

Lurdes Iriondo kantautorea eta idazlea izan zen, Ez Dok Amairu mugimenduaren sortzaileetako bat. Abestiak ere, Lurdesen izaerak ere, Arkiteten espiritua islatzen dute.

Ikusi bideoa ▶

Antzeko lan bat behar duzu?

Kontatu zer, non eta noiz, eta proposamen bat bidaliko dizut.

Idatzi ↗Ikusi zerbitzuak →

«Infernuraino, euskal kulturaz hitz egitera joango banintz.»
— Jose Migel Barandiaran
Hitz egin dezagun↗

gartzeazaldua@gmail.com