


Mugitu kurtsorea edo arrastatu geruzak ikusteko
Basilika, oinplano zirkularrekoa, Errege Kolegio zaharraren fatxadaren erdian dago, eta 20 metroko diametroko kupula handi batek koroatzen du, 65 metroko altuerara iristen dena. Aurrean, eskailera monumentala duen atari bat plaza zabal batera irekitzen da, eta alboetan kolegioaren bi hegalak hedatzen dira. Eskaneatzea hainbat saiotan egin zen, 2024ko abendutik 2025eko otsailera.
Historia
Santutegiak Inazio Loiolakoaren jaiotetxea inguratzen du, familiaren dorre-etxea, erlikiario baten antzera: kanpoan basilika, barruan jaiotetxea. Santu izendatu ondoren, lekua debozio-gune bihurtu zen, eta XVII. mendean jesuitek Loiolako Errege Kolegioa eraiki zuten dorre-etxearen inguruan. Basilika Izarraitz mendiko kareharriz egin zen. Espainiako Ondorengotza Gerrak hamahiru urtez geldiarazi zituen obrak, eta basilika 1738an inauguratu zen. 1888an eta 1889an kontsakratu zen, eta 1921ean Benedikto XV.a aita santuak basilika txiki izendatu zuen.
- Lekua
- Loiola, Azpeitia, Gipuzkoa
- Egilea
- Carlo Fontana (jatorrizko proiektua). Obrak zuzendu zituzten, besteak beste, Martín de Zaldúak, Sebastián de Lecuonak eta Ignacio de Iberok.
- Eskaneatzea
- 2024–2025
- Teknika
- Fotogrametria · dronea eta kamera
- Geruzak
- Forma · Argia · Kolorea
Sekuentzia
@gorabilaz ↗


«Infernuraino, euskal kulturaz hitz egitera joango banintz.»gartzeazaldua@gmail.com