- Lekua
- Martutene, Donostia
- Urtea
- 2024
- Mota
- Ikasketa-proiektua

Azalpena
Langile-auzo bateko etxebizitza-bloke bat eraberritzea Martutenen, Donostian: azalera erabilgarria handitu, terrazak gehitu, azal eta barne-banaketa guztiak berritu eta estalkia lorategi bihurtu da.
Proiektuak IV ikasgaiko lana da (2024ko otsaila), bakarka egina. Martuteneko langile-auzo bateko etxebizitza-bloke bat eraberritzea da helburua: eraikina eraitsi gabe, bizitegi-kalitate berria ematea.
Eraberritzeak hiru ildo ditu. Alde batetik, eraikinari azalera erabilgarria gehitu zaio eta terrazak ireki dira. Bestetik, azal guztiak eta etxebizitzen barne-banaketak berritu dira. Azkenik, estalkian landaredia jarri da, egoteko leku atsegin bihurtzeko.
Emaitza, bi aurpegi dituen bloke bat da: fatxada bat terrazez irekia, eta bestea lama bertikalez osatutako pantaila batez estalia.
Proiektuaren erabakiak
- 01
Eraberritu, ez eraitsi
Langile-auzo bateko blokea bere lekuan mantentzen da. Existitzen dena abiapuntutzat hartu eta bizitegi-kalitate berria ematen zaio.
- 02
Azalera erabilgarri gehiago
Eraikinari azalera erabilgarria gehitu zaio, etxebizitzek espazio gehiago izan dezaten.
- 03
Terrazak
Terrazak gehitu dira: etxebizitzak kanpora irekitzen dituen espazio gehigarria, eta fatxadari erritmo berria ematen diona.
- 04
Azal berria
Azal guztiak berritu dira. Fatxada batek terrazak ditu; besteak lama bertikalez osatutako pantaila bat, eraikinari irudi eta testura berria ematen diona.
- 05
Barne-banaketa berria
Etxebizitzen barne-banaketa guztia berrantolatu da. Oin-modulu bat landu da (1:50eko eskalan) eta blokean zehar errepikatzen da; eskailera-nukleoek igogailua hartzen dute.
- 06
Estalkia, lorategi
Estalkian landaredia jarri da, hura egoteko leku atsegin bihurtzeko: bloketik gora egiten duen lorategi bat.
Irudiak


Fatxadak



«Infernuraino, euskal kulturaz hitz egitera joango banintz.»gartzeazaldua@gmail.com